Iragan ospakizunen asteburuaren ondotik, atseden egunak dituzte honako hauek Aginagan, festen azken egunetan murgildu aurretik. Izan ere, urriaren 11n itzuliko dira San Praixkuak Umeen eta Gazte Egunarekin eta biharamuneko Errioaren eta Kintoen Egunarekin. Larunbaterako, urriaren 12rako hain zuzen, Oria biziberrituko duen goizpasa iragarri dute jai batzordeko kideek.
Iaz, estreinakoz antolaturiko "gozatu errioaz" izeneko ekimena berriz antolatzea erabaki dute aurten, osagai berri bat txertatuta, gainera. Izan ere, trainerila txapelketa iragarri dute hilaren 12an. 2019az geroztik ospatzen ez zen hitzorduan hamabi ontzik parte hartuko dute; seina gizonezko eta emakumezko taldeek. Izan ere, emakumezkoen bosgarren ikurrina eta gizonezkoen hamaikagarrena izango dira jokoan. Parte hartzaileak, aldiz, honako hauek izango dira: Arraun Lagunak, Hondarribia, San Juan, Tolosa, Orio eta Ondarroa emakumezkoen txapelketan; Getaria, Hondarribia, Kaiku, San Juan, Orio eta Ondarroa gizonezkoenean. 11:45ean hasiko da trainerilen arteko lehia, baina lehenago abiatuko da "gozatu errioaz" ekimena.
Aginagako jaiak
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.