Aginaga bizigarriaren aldeko txupinazoa, jan edanarekin buruhandien lehen irteerarekin, erromeriarekin eta toka txapelketarekin girotua. Oilasko biltzaileen irteera, belaunaldi arteko topagune bilakatu zuten. Aurten estreinakoz emanaldiak eskaintzen hasi den Usurbilgo Fanfarrikant-en kalejira. Aginagarren bilgunea izan den herri afaria. Bingoa, musa...
Hamaika ekitaldi izan dituzte Aginagan San Praixkuen lehen asteburuan. Hitzorduotan jasotako irudi bilduma noaua.eus/bereziak atalean duzue ikusgai "Aginagako jaiak 2024" izenburupean.
Aginagako jaiak bigarren eta azken asteburura begira dira dagoeneko. San Praixkuak borobiltzeko urriaren 11n eta 12an antolatu dituzten ekitaldien zerrenda duzue segidan:
Aginagako jaiak
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.