Aginagako jaiak

Txikienentzako eta gazteentzako jaiegunarekin bueltan datoz gaur San Praixkuak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 11a, 07:28

Aginagako jaien bigarren eta azken asteburuari ekingo diote ostiral honetan, Haurren eta Gazteen Egunarekin.

Azken egunotako atsedenaldiaren ondotik, bueltan datoz Aginagako jaiak. Bigarren eta azken asteburuari ekingo diote gaur, Umeen eta Gazte Egunarekin. Hemen dituzue urriaren hamaikagarren egun honetarako jai batzordeak iragarritako ekitaldien berri:

 

Aginagako jaiak
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.

Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.