Dantza eta jolas giro bizian itzuli dira festak Aginagara. Jaien bigarren eta azken asteburuari ekiten lehenak gaztetxoenak izan dira, gaurkoan ospatzen ari diren Umeen Egunaren baitan hain zuzen. Goiza esnatzeko, gorputza mugimendu bizian jarri dute, euskal abesti ezagunen erritmora dantzan. Segidan, jai batzordeak proposatutako hainbat jolasetan, talde lanean aritu dira; sagar biltzen binaka. Gero, goilara batean arrautzak garraitzen aritu dira, fin asko, aurrera begira, atzekoz aurrera, nahiz begiak itxita.
Aulki jokora arteko irudiak aritu gara biltzen. Talde jolas ezagunean inork ez du eserleku gabe geratu nahi izan. Aurretik, sormen lanetan aritu dira jai batzordeak egokitutako mahaietan.
Bistan denez sortzen, jolasean... Jai egun handia dute gaztetxoenek ostiral honetan Aginagan.
Itzuli dira San Praixkuak igande goizera arte. Hona hemen, datozen ordu eta egunotan iragarri dituzten hitzorduen berri:
Aginagako jaiak
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.