Aginagako jaiak 2024

Trainerilen txapelketa bueltan dakarren Errioaren Eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 12a, 08:09

Errioaren Eguna gaur Aginagako jaiak amaitzeko, bost urteren ostean ospatuko den trainerila txapelketarekin.

Aginagako jaien azken eguna gaurkoa, bizi asko joango zaiguna goiz partean Errioaren Egunarekin eta gautxorien gaupasarekin iluntzetik aurrera. Hasteko, aipatu moduan, Oria biziberrituko duen goizpasa iragarri dute jai batzordeko kideek.

Iaz, estreinakoz antolaturiko "gozatu errioaz" izeneko ekimena berriz antolatzea erabaki dute aurten, osagai berri bat txertatuta, gainera. Izan ere, trainerila txapelketa iragarri dute gaurko. 2019az geroztik ospatzen ez zen hitzorduan hamabi ontzik parte hartuko dute; seina gizonezko eta emakumezko taldeek. Izan ere, emakumezkoen bosgarren ikurrina eta gizonezkoen hamaikagarrena izango dira jokoan. Parte hartzaileak, aldiz, honako hauek izango dira: Arraun Lagunak, Hondarribia, San Juan, Tolosa, Orio eta Ondarroa emakumezkoen txapelketan; Getaria, Hondarribia, Kaiku, San Juan, Orio eta Ondarroa gizonezkoenean. 11:45ean hasiko da trainerilen arteko lehia, baina lehenago abiatuko da "gozatu errioaz" ekimena.


Aginagako jaiak
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.