Lehia estua eta ikusgarria izan da. Aginagako jaien azken txanpa honetan jokaturiko emakumezkoen trainerila txapelketan sei ontzi lehiatu dira. Binaka parte hartu dute bosgarren edizio honetan, talde bat errioan gora Txokoalderantz abiatu da, bestea Mapilerantz. Hala, hiru txandatan neurtu dira.
Emakumezkoetan lehen txandan irten dira Orio eta San Juan, Tolosaldea eta Ondarru bigarrenean eta Arraun Lagunak eta Hondarribia hirugarrengoan.
Emaitzak nabarmentzeko modukoak dira. Izan ere, bi segunduko tartean sailkatu dira seitik hiru ontzi; Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak. Tarte oso txikia izan arren, Orio nagusitu da azkenik eta Aginagak mugakide duen udalerriak etxeratu du trainerila txapelketako ikurriña.
Giro paregabea bizi izan da estropada hauetan. Errio ertzak arraunlarien animatzeko eremu bizi askoak izan dira estropadak jokatu diren eremuko ibilbidean zehar.
Aginagako trainerila txapelketa
Emakumezkoen bosgarren ikurriña
1-Orio: 10:05.87
2-Hondarribia: 10:07.32
3-Arraun Lagunak: 10:07.50
4-Tolosaldea: 10:23.81
5-San Juan: 10:29.50
6-Ondarru: 10:38.75