Azkenekoz duela bost urte ospatu zen, Aginagako trainerila txapelketa. Hain justu, gaurko egunez, 2019ko urriaren 12an. Bost urte geroago, azken edizioko txapeldunak nagusitu dira gaurkoan ere. Bai emakumezkoen trainerila txapelketan baita gizonezkoenean ere Orio nagusitu da.
Sei izan dira hitzorduan parte hartu duten ontziak. Binaka lehiatu dira hiru txandatan: lehenbizi Orio eta Ondarru, Kaiku eta Getaria segidan, eta, amaitzeko, San Juan eta Hondarribi.
Aginagako errioa, lau urteko etenaldiaren ostean, estropaden eremu izan dugu San Praixkuen amaiera honetan. Ospakizun borobil askoa, goizeko Errio Eguna borobiltzeko. Haizea izan dute arraunlariek bidelagun hainbat uneetan. Ikuskizun paregabea eskaini dute.
Aginagako trainerila txapelketa
Gizonezkoen hamaikagarren ikurrina
1-Orio: 8:36.66
2-Ondarru: 8:43.32
3-Getaria: 8:47.96
4-San Juan: 8:56.10
5-Hondarribi: 8:57.86
6-Kaiku: 9:18.24