Mapil izan da Aginagako jaien amaiera honetako topaleku nagusia larunbat goizean. "Errioaz gozatu", horixe zen festen antolatzaileek gaurko Errioaren Egunerako hautatua zuten aldarri nagusia eta hala egin dute parte hartzaileek. Errioa herriratu dute denen artean.
Udalerri hau alderik alde zeharkatzen duen eremu eder honetan barneratzeko aukera izan dute goizean zehar, piragua edota aletan. Alan errioan gora eta behera gidatzen aritu dira ospakizunotara joandakoak, aginagar edota txokoaldetarrak. Segidan, Mapil eta Sarikola artean egindako joan etorrietako batean jasotako irudi bilduma duzue.
Bestela, inoiz hain hurbiletik gozatzeko modurik izango ez zen txokoetan barrena bidaiatu ahal izan da gaurkoan. Errio eta errio ertz ikusgarriak ditugu, zalantzarik gabe.