Txalaparta Festa berritzailea sustatu nahi zuen gaurko Jexux Artze Kultur Elkarteak. Estreinakoz, ospakizun egun hau udaberritik udazkenera aldatu du, maiatzetik azarora. Horrekin batera, ekimen berriak txertatu ditu, ezkilak jotzea esaterako. Izaera dinamikoagoa ematearren, egun ibiltarian bilakatu dute 2024ko edizio hau. Horretarako, Usurbilgo herri eta auzoetara hedatu dute aurtengo Txalaparta Festa eguna.
Usurbilgo erdigunean hasi dute Salbatore elizako ezkilak joz. Eguerdian, Txokoaldeko Txalaparta Txokora lekuz aldatu dute jaialdia; handik Aginaga sagardotegira gero. Txalapartaz blaitutako otorduaz gozatu ahal izan dute.
Txokoaldetik Aginagarako tarte horretako zenbait irudi dituzue segidan. Izan ere, eguraldi ezin ederragoa bidelagun zutela, kalejiran joan dira parte hartzaileak. Kalejira girotua izan da, adarrak edota panderoek musikatu dute erriberan barrena osatu duten ibilbidea.