Batere galdu gabe ibili dira goizean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 17a, 07:01

Orientazio jokoak egin dituzte goizean Aginagan. Pare bat familia eta hamar pistako ibilbidea nahikoa izan dira goiz dibertigarria osatzeko.

Aginagarren orientazioa neurtu dute goizean egindako jokoetan, eta iparrorratzik gabe, ordu eta erdiko tartea izan dute familiek hamar baliza aurkitu eta mapan zuloak egiteko. Orientaziorako, ibaiaren erreferentzia hartu dute iparra bistatik ez galtzeko eta mapako sestrakurbak eta bidea irakurri behar izan dituzte hamar puntuak behar bezala aurkitzeko.

Azkenean, ordu eta erdi pasatxoan lortu dute Aginaga osoa esploratu eta hamar zuloak eginda frontoi aurrera itzultzea.