"Artea" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 1a, 07:28

Arteaz eta hiru lagunen arteko harremanaz aritu dira Aginagako Eliza Zaharrean igande arratsalde hotz honetan.

"Artea" hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto du koadroa, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. 

Hori ikusteko aukera izan dute aginagarrek.