Gabonak

Esker on eta zorion mezua Aginagako eskolatik

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 19a, 11:59

Argazkia: Aginagako eskola.

Oporraldian murgiltzear dira Aginagako eskolakoak. Iragan igandeko San Tomas azokaren harira, esker eta zorion mezua helarazi dute NOAUA!ra.

2024-25 ikasturteko lehen hiruhilekoak berea egitear du. Oporretan murgiltzear dira gaztetxoenak. Ostiral honetan, abenduaren 20an, azkeneko aldiz joango dira eskolara Aginagan, aurtengoari dagokionean. Izan ere, bihar bertan murgilduko dira urtarrilera arteko atseden egunetan.

Lehen hiruhileko hau kantuan agurtuko dute, ohi bezala. Gabonetako eskean irtengo dira Aginagako eskolakoak ostiral goiz honetan.

San Tomas azokako postua
Urte garai honetako ospakizunetan, ordea, lehenago, iragan igandean hasi ziren murgiltzen, NOAUA! K.E.-ren San Tomas azokan parte hartu baitzuten. Ekimen haren harira, ondoko eskertza eta zorion mezua igorri dute NOAUA!ra:

"Agiñako eskolak, San Tomas azokako postua osatzen lagundu gintuztenei eta bertara hurbildu zirenei eskerrak eman nahi dizkie. Baita ere txalotu gure ikasle kuadrilak egindako lan guztia. Azkenik, gure zorionik beroena 78 zenbakia erosi zuen jabeari, hura izan baitzen zozketatu zen otarra etxera eraman zuena. Bejondeiola!".