Otsailaren 15ean

Erromeria eta bertso-afaria Aginagan

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 29a, 09:56

Otsaila girotua izango dute Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Hilabete horretarako lehen hitzordua aurreratu dute dagoeneko; erromeria, eta bertso-afaria antolatu dute hilaren 15ean.

“Negu hotz eta ilunari aurre egiteko plan eder batekin gatoz oraingoan”, iragarri dute Aginagako Eliza Zaharra Elkargunetik; erromeriaz eta bertso-afariaz giroturiko larunbat arratsalde eta iluntzea antolatu dute otsailaren 15erako. Hasteko, erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin. Iluntzean, aldiz, bertso-afaria izango da Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Sarrerak salgai dituzue jada.

Otsailak 15, larunbata
Aginagako Eliza Zaharrean:
18:00
Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin. Sarrera, doan.
21:00 Bertso afaria:
-Bertsolariak: Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo.
-Menua: iberikoak, patea, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak.
Sarrerak: 30 euro usurbilkultura.eus plataforman edo Eliza Zaharra Elkargunean (astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00 artean).