Asteburuko ekintzetarako gonbidapen eta sarrerak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 13:11

Usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue astebururako antolaturiko denetariko hitzorduetarako sarrerak edota gonbidapenak.

Asteburuan izango diren hainbat ekintzetarako sarrerak eskuratzeko garaiz zabiltzate oraindik. Denetarik izango dugu egunotan. Zumarteren ate irekiaren egunarekin, "Ibai-Ondo Backyard" erronkako entrenamendu saioarekin eta 31. Oriaren Jaitsierarekin batera, segidan dituzuen hitzorduak iragarri dituzte.

Denek beharko dute sarrera edo gonbidapena. Guztiak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue:

Asteburuko hitzorduak
Otsailak 14, ostirala
18:00 / 19:30 ETB-ren "Irabazi Arte!" telesailaren laugarren denboraldiaren estreinaldia Sutegin.
Zehaztasunak: ETB-ren "Irabazi Arte!" telesailaren laugarren denboraldiko lehen atalaren estreinaldia bitan proiektatuko da, euskarazko ikus-entzunezkoak hedatzea xede duen Usurbilgo udalerria kide duen UEMA-ren eta EITB-ren arteko hitzarmenari esker.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, UEMA.

18:30 Helduentzako tertulia filosofikoa Potxoenean.
Zehaztasunak: "Filosofatzeak berarekin dakar pentsamendu kritikoa garatzea. Pentsamendu kritikoa beti uste izan duzun hori zalantzan jartzea da, eta beste zerbait pentsatzeko irekita egotea. Usurbilgo Oinherrik eta jakinmin elkarteak haurrekin zein helduekin filosofatzen darama hiru urteetan zehar. Arrakasta ikusirik aurten ere filosofatzen ibiliko gara! Bazatoz?".
Partaide kopurua: 15 pertsona.

Otsailak 15, larunbata
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean:
18:00 Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin. Sarrera, doan.
21:00 Bertso afaria:
-Bertsolariak: Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo.
-Menua: iberikoak, patea, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak.

Otsailak 16, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Robotia".
Sinopsia: "Androideek mendean hartutako mundu batean, neska batek futbolean jokatzearekin amets egiten du, familiak debekatu dion arren. Lagunek haren nahia betetzen lagunduko diote, eta elkarrekin, futbol-zelai barruan zein kanpoan egiteko gai direna erakutsiko diete guztiei. Robotiak lankidetza, adiskidetasuna, aniztasunarekiko errespetua eta genero berdintasuna bezalako balioak transmititzen ditu, pertsonaia maitagarri, dibertigarri eta ausarten eskutik".
Iraupena: 86 minutu.
Zuzendariak: Diego Cagide eta Diego Lucero.
Sarrerak: 3,50 eurotan, usurbilkultura.eus webgunean.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

Hitzordu hauetarako guztietarako gonbidapen edota sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.