“Negu hotz eta ilunari aurre egiteko plan eder batekin gatoz oraingoan”, iragarri dute Aginagako Eliza Zaharra Elkargunetik; erromeriaz eta bertso-afariaz giroturiko larunbat arratsalde eta iluntzea antolatu dute otsailaren 15erako. Hasteko, erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin. Iluntzean, aldiz, bertso-afaria izango da Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Sarrerak salgai dituzue jada.
Ez da izango, asteotarako Eliza Zaharra Elkarguneak antolaturiko ekintza bakarra. Izan ere, kontzertuen arratsaldea programatu dute hilaren 22rako. Lehen lana plazaratu berri duen Izanbai taldeak lehen emanaldia eskainiko du herriko Txiskeroak talde gaztearekin batera.
Eliza Zaharra Elkargunearen deialdiak
Otsailak 15, larunbata
Aginagako Eliza Zaharrean:
18:00 Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin. Sarrera, doan.
21:00 Bertso afaria:
-Bertsolariak: Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo.
-Menua: iberikoak, patea, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak.
Sarrerak: 30 euro usurbilkultura.eus plataforman edo Eliza Zaharra Elkargunean (astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00 artean).
Otsailak 22, larunbata
18:00 Kontzertuak Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean: Txiskeroak eta Izanbai.
Zehaztasunak: herriko bi taldeen kontzertuak eskainiko dira. Txiskeroak talde gazteak parte hartuko du eta estreinako kontzertua izango duen Izanbai taldeak.
Sarrera: 2 eurotan usurbilkultura.eus webgunean.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.