Iñaki Errasti: "Buruak esaten zidan ezin nuela horrela segi"

Erredakzioa 2025eko otsailaren 28a

Iñaki Errastik entrenatzaile eta arraunlari lanetan eman ditu azken urteak. Aurten ordea, arraunlari izateari utzi dio eta bere indar guztiak entrenatzaile lanetara bideratuko ditu. Bere ibilbidea eta Ondarroan egiten ari den lana hizpide hartu ditugu ondoko elkarrizketan.