Kontxa Estropadak amaitu zirenetik atseden hartu eta denboraldi berria prestatzen aritu dira arraunlariak, eta gaur arratsaldean, aukera izan da Aginagan traineruak berriro ere ikusteko. Saikolatik abiatu dira 4000 metron parte hartu duten traineruak 16:30etan hasita, eta 17:50etan Mapildik 6000 metrokoan parte hartu dutenak.
Lehen jaitsiera horretan honako taldeek hartu dute parte: Arraun Lagunak B, Portugalete, Hernani, Ondarroa, San Juan, Zarautz, Getaria, Zumaia, Hibaika, Hondarribia, Donostiarra, Tolosa, Arraun Lagunak A eta Orio.
Bigarrenean berriz honako hauek: Ondarroa B, Hibaika, San Juan, Orio, Hondarribia, Zarautz, Arkote, Zumaia, San Pedro, San Juan A, Ondarroa A, Getaria, Hondarribia A, Donostiarra A eta Orio A.