Eliza Zaharra hankaz gora jarri du Txiskeroak taldeak

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 22a, 20:28

Eliza Zaharrean hitzordu berezia izan da gaur Izan Bai taldearen estreinako kontzertuan. Eurekin izan dira Txiskeroak kontzertu arratsaldea irekitzeko.

Txiskeroak herriko taldea duela urtebete inguru oholtzaratu zen lehenengoz, eta ordutik kontzertu dezente eman dituzte. Gaurkoan ere, Izan Bai taldearen estreinaldian izan dira musika talde ezagunen abestiak taularatzeko. Tartean, Odolaren Mintzoa taldearen Mirabe abestiarekin herriko musikariei keinu egin diote.

 

 

Izan Bai taldearen estreinako kontzertua 6