Urtarrilaren 31n atera zuen lehen diskoa Izan Bai taldeak, Dena galdu baino lehen. Ordutik entseguak egiten aritu dira Mendeku Itxuako abeslari eta gitarjolea izandako, Ixak Arruti, eta bateriajolea, Martin Larrañaga, bi taldekide berrirekin batera. Heavy metala eta rock gogorra gustuko dutenentzat aukera aparta izan da gaurko kontzertua gogotik gozatzeko.