Etxekoena izan da gaurkoan, 40. urtemuga betean den Zumarte Musika Eskolako 21. Soinurbil zikloko oholtza. Izan ere, talde instrumentalek emanaldia eskaini dute ostegun honetan. Usurbilgo musikari eta abeslarien erakustaldi ederraz gozatzeko aukera izan da, Zumarteren erakusleihoa izan baita, Aginagako Eliza Zaharrean eskainitako emanaldia.
Iaz, musika ziklo hau udalerri honetako txoko ezberdinetara hedatzeko apustua egin zuen Zumartek. Horren baitan, besteak beste, Aginagako Eliza Zaharrean antolatu zuten estreinakoz kontzertua. Bigarrena izan da gaurkoa. Irudiotan dituzue oholtza hartu duten musikari eta abeslarien irudiak.
21. Soinurbil
Martxoaren 30era arte
"Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" argazki erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
Ordutegia:
-Ostegun eta ostiraletan: 17:30-20:00.
-Larunbat eta igandeetan: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Hitzorduak:
-Martxoak 21 (18:30), 28 (18:30): bisita gidatuak. Martxoaren 21eko bisitarako gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman aurrez eskuragarri. Hilaren 28koak agortuak.
Zehaztasunak: "Argazki erakusketa honetan Gorka Urbizu musikariak 2024an kaleratu zuen. “Hasiera bat” lanaren, grabaketa prozesuan eta lehen kontzertuetako une berezi eta intimoetan egindako argazkiak aurkezten ditu Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak. Erakusketa honetan "leiho" txiki bat zabaltzeko proposamena egiten da, kantuaren muinerako bidaian aurkitzen den musikariaren barne mundura gerturatzeko gonbidapena".
Laguntzaileak: Only In Drems /Koldo Mitxelena Kulturgunea/ Gipuzkoako Foru Aldundia.
Martxoak 22, larunbata
12:00 Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen 50. urteurren sorrerako ekitaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “1972an Usurbilen egindako Trikitixa egun batek erein zuen hazia Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzeko. Egun horretatik hasita 50 urte luzez lanean dihardu Elkarteak eta 50. urte bete dituen honetan historia gutia biltzen duen liburua idatzi dute Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak. Liburuaren xehetasunak eta bertako pasarteak kontatzera datoz bi idazleak martxoaren 22an Sutegin egindo den aurkezpenera”.
Martxoak 23, igandea
Trintxerpeko Musika Banda Usurbilen:
12:00 Kalean kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: “Trintxerpek Illunbe musika-banda 1978-79an hasi zen jotzen eta lehenengo kontzertua jaietan eman zuen, 1979an. Banda osatzen duten kide guztiek Illunbe Musika-Eskolan eta Pasaiako Musika kontserbatorioan ikasi dute. Pasaiako musikako irakasle Fran Berra da zuzendaria”.
Martxoak 27, osteguna
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Hondarribiko Kultur Etxeko aretoan, hangoekin egindako trukearen baitan.
Martxoak 30, igandea
18:00 Musika Sorkuntzaz berriketan Sutegiko auditorioan.
Hizlariak: Olatz Salvador eta Jokin Pinatxo.
Moderatzailea: Gari Udabe.
Zehaztasunak: “2025ean 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hamaika ikastaro, emanaldi eta bizipen. Hauek denak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira 2025ean. Ekitaldi hauen barruan kokatzen da "Musika Sorkuntzaz berriketan" hitzaldia”.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.