"Sagardoa eta Errioa, gure historia" bertso-ibilaldia, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin

Erredakzioa 2025ko api. 21a, 12:44

Sagardoaren paisaia kulturala ezagutzeko aukera paragabea, Alkartasuna kooperatibak larunbat honetarako iragarri duena. Bertso-ibilaldi baten tankera izango du eta Aginagako plazatik abiatuko da. Bidean, hainbat geldialdi egingo dituzte. Jakoba Errekondok sagastien eta errioaren inguruko azalpenak eskainiko ditu eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek girotuko dute goizpasa.

Izen-ematea zabalik da. 943 36 11 14 telefono zenbakira deitu behar da. Alkartasunaren web orrialdearen bitartez ere egin daiteke, alkartasuna.eus web orrialdean topatuko dituzue xehetasunak.

 

Apirilak 26 larunbata

Ordua: 10:30.
Tokia: Aginagako plaza.
Hizketako gaiaren gidaria: Jakoba Errekondo.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.
Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea.