Kontzertuekin girotuko dute Aginagako gaurko Saretze Eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 08:11

Goizetik egiten ari diren Saretze Eguna, kontzertuekin borobilduko dute gaur arratsaldean.

"Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) jarduten dugun kooperatibek, elkarteek, eta beste hainbat erakunde komunitariok" osatzen du Olatukoop sarea. "Euskal Herriko sozioekonomia eta lurraldeak eraldatzea" dute xede, "bizitza bizigarriak posible egiteko".

Ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizomak Saretze Eguna iragarri du ostiral honetan, ekainaren 6an Aginagan. Elkargunetik aditzera eman dutenez, "Euskal Herri osotik bisitariak izango ditugu Aginagan Eliza Zaharrean. Guk egin asmo dugunaren antzeko proiektuak martxan jarri dituen jendea izango dugu, Olatukoop-eko kide mordoxka bat etorriko direlarik".

Aginaga Biziberritzen herri kooperatibaren garapenaz ari dira. Datorren UEU-ren 53. udako ikastaroen baitan, "kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" Jakin Jardunaldia egingo da ekainaren 19an eta 20an Artzabalen. Gaur goizean aurkeztu dituzte xehetasunak antolatzaileek (UEU-k, Jakinek eta Udalak) Donostian eginiko agerraldian. Jakin Jardunaldiaren baitako saioetako batean, hilaren 20an, 10:30-11:30 artean, herri kooperatibei tartea egingo diete; Bakaikukoarekin batera, Aginaga Biziberritzen egitasmoari buruzko nondik norakoen berri emango dute.

Amaiera musikatua
Jakin Jardunaldiaren aurretik, gaur goizetik daude murgilduak aipatu Saretze Egun horretan Aginagan. Festa giroan amaituko dute eguna kontzertuokin:


Saretze Eguna
Ekainak 6, ostirala
17:30 Anuk eta Elene.
18:30 Olatz Salvador.