Miriam Arrillagak Plazandreak txapelketako lehen partida galdu du

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 24a, 17:28

Bart jokatutako partida

Aginagakoak 18-16 galdu zuen Amaia Aldairen kontra, Plazandreak txapelketako lehen jardunaldian. 

Miriam Arrillagak Plazandreak txapelketako lehen partida galdu du Amaia Aldairen kontra. Atzo, ekainaren 23an Bilboko Esperantza frontoian jokatutako partidan Aginagakoa 16-18 galdu zuen Aldairen kontra. 

Arrillaga partidari ondo ekin zion, eta momentu batean 10-5 irabazten joan zen. Baina, Aldaik bere esperientzia baliatu zuen, eta ia ez zion oparirik egin Aginagakoari eta partidari buelta ematea lortu zuen. Arrillagak partida luzatzen joan zen heinean fisikoki behera egin zuen, eta kaiolan txapel gehien dituen Aldaik hori baliatu zuen lehen puntua irabazteko. 

Arrillagak hurrengo partida Itxaso Erasunen aurka jokatuko du uztailaren 14an Bilboko Esperantza frontoian.