2025-26

Lan eskaintza bana egin du Udarregi ikastolak eta Aginagako eskolak

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 25a, 08:00

Langile bana behar dute Aginagako eskolan eta Udarregi ikastolan 2025-26 ikasturterako; Aginagako ikastetxean goizeko zaintzarako. Udarregin LHko ziklorako irakasle bila dabiltza.

Aginagako eskola
2025-26 ikasturte osorako Aginagako eskola txikian goizeko zaintza egingo duen pertsona bila gabiltza", Aginagatik aditzera eman dutenez. Ordutegia hauxe litzateke: 8:00-9:30, astelehenetik ostiralera. Interesdunak bidali kurrikuluma email helbide honetara: gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus

Udarregi ikastola
2025-26 ikasturte berrirako LH ziklorako irakaslea behar dute, bestalde, Udarregi ikastolan. LHko magisteritza gradua, EGA edo baliokidea eta ingeleseko ikasketak (C1) izatea eskatzen dute. Horrez gain, irakasle bezala egindako ibilbidea eta ikastola ereduaren, EKI proiektuaren zein Eleanitz proiektuaren ezagutza baloratuko dute. %81eko lanaldia eskainiko du ikastolak lanpostu honen bidez. Interesdunek, asteazken hau, ekainaren 25a dute, kurrikulumak usurbil@ikastola.eus helbidera bidaltzeko azken eguna.