Asteazken eta ostegun honetan jokoan izango dira, datozen bi igandeotarako (irailak 7 eta 14) Kontxako Banderarako sailkapen probak arratsaldeko 18:00etan. Atzo emakumezkoak lehiatu ziren, ostegun honetan, irailaren 4an, gizonezkoen txanda izango da. Ez atzo eta ez gaur, aurten ez da arraunlari herrikiderik izango proba hauetan; bai, ordea, entrenatzaile bat.
Izan ere, aurreko denboraldira arte Ondarroan arraunean lehiatutako Iñaki Errastik taldeko entrenatzaile izaten segit du azken urtebetean. Iaz, garai honetan aipatu Bizkaiko kostaldeko udalerri horretako arraun elkarteak beste urtebetez talde berean segiko zuela berri eman zuen Errastik. 2018. urteaz geroztik aritu da aginagarra Ondarroako taldean arraunean nahiz ontzia zuzentzen.
Aurtengo Kontxako Banderan ez da arraunean ariko baina hilabeteotan, aipatu moduan, prestatzaile gisa aritu da aginagarra. Berak zuzendutako ontziak gaur parte hartuko du, irailaren 4an, Kontxako Banderarako sailkapen proban, taldeokin batera:
-A multzoan: Bermeo, Ares, Cabo, Getaria, Kaiku, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Hondarribia, San Juan, Zierbena.
-B multzoan: Arkote, Chapela, Hibaika, Lapurdi, Samertolameu, San Pedro, Sotera, Tiran, Zarautz, Zumaia.
Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du sailkatze proba hau, atzo emakumezkoen taldeekin egin bezalaxe, arratsaldeko 17:45ean hasita.
Emakumezko taldeen sailkatze proba
Arraun Lagunak taldekoekin batera honako taldeok sailkatu dira irailaren 7an eta 14an Kontxako badian lehiatzeko:
1-Orio: 11:42.60
2-Tolosaldea: 11:49.24
3-Donostiarra: 11:53.64
4-Hibaika: 11:59.90
5-Hondarribia: 12:02.90
6-Astillero: 12:04.30
7-Zumaia: 12:05.90