Iragan igandean eta datorrenean, irailaren 14an Donostiako uretan Kontxako Bandera etxeratzeko lehiarako sailkatzetik postu bakarrera geratu ziren. Gaur, ordea, bestelako kontu bategatik dugu albiste Ondarroa Arraun Elkartea hedabide honetan. Bizkaiko kostaldeko udalerri horretako aipatu kirol elkartean aritu da azken zortzi urteetan entrenatzaile lanetan, Iñaki Errasti Ubera aginagarra.
Aipatu arraun elkartetik jakinarazi dutenez, beste urtebetez ere taldeko kide izaten segiko du Errastik.
Ondarroa Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, orain arteko entrenatzaile bera izaten segiko du beste urtebetez gizonezkoen taldean. Iñaki Errasti Ubera izango da. "Iñaki Errasti Ubera izango da, Ondarruko traineruko entrenatzailea hurrengo denboraldian ere", berri eman du udalerri horretako arraun elkarteak.
Gogorarazi dutenez, datorrena zeregin horretan diharduen bederatzigarren denboraldia izango da aginagarrarentzat. "Eskerrik asko eta zorte on!", desio izan diote arraun elkartetik aginagarrari.