Santueneako eta Aginagako jaiak baino ez dira geratzen aurtengoz, inguruotako udako festen denboraldia amaitzeko. Santuenekoak irailaren 19tik 21era programatu dituzte. Urrian sartzearekin batera hartuko du jaien lekukoa Aginagak. Bertako jai batzordeak ezagutzera emana du egitaraua.
Urriko lehen bi asteburuetan ospatuko dituzte festak, hilaren 3an hasi eta 11n amaituko dira. Nabarmentzekoa aurten, festei ekiteko nahiz jaien azken txanpan herri kirolen alde eginiko apustua. Izan ere, aginagarren arteko lehiaren eskutik barneratuko dira aurtengo San Praixkuetan.
Aurtengo eskaintzan, gainera, ez da faltako ez oilasko biltzailerik, ezta aginagarren bilgune izan ohi den herri afaria ere. Haurrena izango da urriaren 10eko jaieguna. Festei amaiera, aldiz, Gaupasa Egunak emango die. Oraingo honetan, hiru kontzertu gau programatu ditu jai batzordeak.
Osatu duten egitaraua zehatz-mehatz duzue segidan:
Aginagako jaiak
Urriak 3, ostirala
17:30 Herri kirolak, herriko gazte eta ez hain gazteekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien saioa plazan, hankak nekatu arte.
Bitartean, XLI. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 4, larunbata: San Praixku eta Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria dantzatzeko indarrak hartzeko.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik fundamentu pixkat jartzeko.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Eliza Zaharrean, arratsaldea alaitzeko Hereje Fighters.
Ondoren, herri poteoa; afarirako beroketa!
21:00 Herri afari bikaina.
Sarrerak Eliza Zaharrean, irailaren 22an, 24an eta 26an 18:00-20:00 artean. Prezioak: 30 euro helduenak, haurrenak 12 eurotan.
23:30 Txosna irekiera gorputza berotzeko.
00:00 Frontoian lotsak itzali eta denok dantzan jartzeko Itzal Erromeria.
03:00-07:00 Gaupaseroentzat Dj Bon.
Urriak 5, igandea
16:00 XLII. Mus Txapelketa irekia. Izen-ematea 15:30-16:00 artean.
16:00 Telazko boltsa apaintzeko tailerra teknika ezberdinekin.
18:30 Bingo Musikatua, nor izango da aurtengo irabazlea?
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardoa igandeko ajea baretzeko.
Urriak 10, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa. Gosearekin etorri!
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, apar festa.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak.
18:00 Erraldoi eta buruhandien irteera, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Musikaz girotutako poteoa parranda giroan sartzeko.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena emateko Instagramera idatzi.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Bide Batez, Dj Hidalgo.
Urriak 11, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Herri kirol erakustaldia.
18:00 Txosna irekiera.
19:00 Denak dantzan jartzeko Arranopola txaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Mirua, Trikidantz.
03:00 Eliza Zaharrean: Dj Jotatxo.
08:00 Errefus bilketa gaupaseroentzat.
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.