Pagazpetik bi pilota partida iragarri dituzte egunotarako; neurketa bana, ostegun eta ostiral honetarako, irailaren 18 eta 19rako. Lehenengo partida, gaurkoa, Aginagan jokatuko da; bigarrena, bihar, Usurbilen. Biak ala biak Gipuzkoa mailako txapelketari lotutakoak izango dira, binaka.
Gaurkoa, paleta gomaz jokatuko da, biharkoa eskuz. Hemen, gainerako xehetasunen berri:
Pilota partidak
Irailak 18, osteguna
20:00 Aginagan: Gipuzkoako 2. Mailan, binakako txapelketa paleta gomaz.
Pagazpe-Izurun
Irailak 19, ostirala
18:30 Usurbilen: Gipuzkoako Jubenilen 2. Mailan, eskuz binaka:
Pagazpe-Eibar