Iparraldeko sagardoen dastaketa gidatua gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 25a, 07:10

"Iparraldeko sagardoen dastaketa gidatua" eskainiko dute ostegun honetan, irailaren 25ean Aginagan.

Ostegun honetarako, irailaren 25erako antolatu du "Sagardo Kluba: Iparraldeko sagardoen dastaketa gidatua" saioa, Alkartasuna Usurbilgo baserritarren kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak 18:00etan Aginagako Eliza Zaharrean. Izena aurrez eman ahalko da, Alkartasunako telefonoan (943361114) edo alkartasuna@usurbil.com helbidean 10 eurotan (usurbildarrek eta Alkartasunako kidek 5 euro). "Sagardo berrien bideak; aparduna, bertako hainbat barietateekin egindakoak (Mamula, Eztika, Eri sagarra, Anisa, Jinkoa, Gehesia Gorria, Errezila, Koko xuria, Bordelesa), sagar zukuak"; izango dira hitzorduko osagai.

Bertso-ibilaldia
Sagardoaren kulturari lotutako beste hitzordu bat izango da hilabete barru, Alkartasuna Usurbilgo baserritarren Kooperatibaren eta Sagardoaren Unibertsitatearen eskutik. Izan ere, urtero garai honetan egin ohi duten moduan, bertso-ibilaldia antolatu dute, oraingo hau 650 Usurbil Bizi herri egitasmoarekin batera. "Sagardoaren kulturan eta paisaian barrena ibilaldia egingo da Jakoba Errekondoren azalpenak entzuten ditugun bitartean. Gainera, bertsoz girotuko dute hitzordua Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak. Egiluze baserriaren dolarea ikusteko aukera ere izango dugu".

Ibilaldia urriaren 19an programatu dute, 10:00-13:30 artean. Informazio gehiago 650usurbilbizi.eus atarian jaso ahalko duzue.