Aginagan Iparraldeko sagardoak dastatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 25a, 19:49

Bordatto, Murgia, Harismendia eta Otharan etxeen sagardoak dastatu dituzte Aginagako eliza zaharrean. 

Hamar pertsona bildu dira gaur arratsaldean Aginagako eliza zaharren Iparraldeko sagardoa dastatzeko. Dastaketan, iparraldeko sagardo ondo ezagutzen duten bi pertsonen azalpenak jaso dituzte: Gabril Durruty Sagartzea elkarteko kidea eta Bixente Etchegaray Iparraldeko Sagarno Sindikatako kidea. 

Etchegarayk sagardogileen jatorriaren inguruan hitz egin du, eta ondoren, Durrutyk dastatutako sagardoaren sagar motaz hitz egin die bertaratutakoei. Lau etxeetako sagardoak dastatu dituzte: Bordatto, Murgia, Harismendia eta Otharan etxeetakoak.