Badatoz urteko azken festak; Aginagakoak. Datozen bi asteburuetan, jai giro betean murgilduko dira. Urriaren 3tik 11ra jai izango dute bertan, San Praixkuen eskutik.
Hemen duzue, jai batzordeak osaturiko egitaraua zehatz-mehatz:
Aginagako jaiak
Urriak 3, ostirala
17:30 Herri kirolak, herriko gazte eta ez hain gazteekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien saioa plazan, hankak nekatu arte.
Bitartean, XLI. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 4, larunbata: San Praixku eta Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria dantzatzeko indarrak hartzeko.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik fundamentu pixkat jartzeko.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Eliza Zaharrean, arratsaldea alaitzeko Hereje Fighters.
Ondoren, herri poteoa; afarirako beroketa!
21:00 Herri afari bikaina.
Sarrerak Eliza Zaharrean, irailaren 22an, 24an eta 26an 18:00-20:00 artean. Prezioak: 30 euro helduenak, haurrenak 12 eurotan.
23:30 Txosna irekiera gorputza berotzeko.
00:00 Frontoian lotsak itzali eta denok dantzan jartzeko Itzal Erromeria.
03:00-07:00 Gaupaseroentzat Dj Bon.
Urriak 5, igandea
16:00 XLII. Mus Txapelketa irekia. Izen-ematea 15:30-16:00 artean.
16:00 Telazko boltsa apaintzeko tailerra teknika ezberdinekin.
18:30 Bingo Musikatua, nor izango da aurtengo irabazlea?
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardoa igandeko ajea baretzeko.
Urriak 10, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa. Gosearekin etorri!
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, apar festa.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak.
18:00 Erraldoi eta buruhandien irteera, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Musikaz girotutako poteoa parranda giroan sartzeko.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena emateko Instagramera idatzi.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Bide Batez, Dj Hidalgo.
Urriak 11, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Herri kirol erakustaldia.
18:00 Txosna irekiera.
19:00 Denak dantzan jartzeko Arranopola txaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Mirua, Trikidantz.
03:00 Eliza Zaharrean: Dj Jotatxo.
08:00 Errefus bilketa gaupaseroentzat.
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.