Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga, Atxegalde, Santuenea eta, azkenik, Aginaga! Aginagak emango die amaiera uda parteko festei. Ostiral honetan hasi eta hilaren 11ra arte, datozen bi asteburuetan jai izango dute bertan.
Gaur, hasteko, aginagarrek elkarrekin lehian ekingo diete San Praixkuei, txupinazo ofizialaren aurretik. Haren ostean, erromeria, toka, sardina zein sagardo banaketa eta buruhandien lehen irteera!
Astebururako, larunbatean, oilasko biltzaileak, aginagarrak bilduko dituen San Praixku eguneko hamaiketakoa bertsoz girotua, herri-afaria edota kontzertu gaua iragarri dute. Igandean, atsedenerako tartea hartuko dute goiz partean, indarberriturik arratsalde pasa borobilari ekiteko; mus txapelketa, telazko boltsak apaintzeko tailerra, bingo musikatua eta askari eder askoa!
Hemen duzue, jai batzordeak egunotarako osaturiko egitaraua zehatz-mehatz:
Aginagako jaiak
Urriak 3, ostirala
17:30 Herri kirolak, herriko gazte eta ez hain gazteekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien saioa plazan, hankak nekatu arte.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XLI. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 4, larunbata: San Praixku eta Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria dantzatzeko indarrak hartzeko.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Meza Nagusia.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik fundamentu pixkat jartzeko.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Eliza Zaharrean, arratsaldea alaitzeko Hereje Fighters.
Ondoren, herri poteoa; afarirako beroketa!
21:00 Herri afari bikaina.
Sarrerak Eliza Zaharrean, irailaren 22an, 24an eta 26an 18:00-20:00 artean. Prezioak: 30 euro helduenak, haurrenak 12 eurotan.
23:30 Txosna irekiera gorputza berotzeko.
00:00 Frontoian lotsak itzali eta denok dantzan jartzeko Itzal Erromeria.
03:00-07:00 Gaupaseroentzat Dj Bon.
Urriak 5, igandea
16:00 XLII. Mus Txapelketa irekia. Izen-ematea 15:30-16:00 artean.
16:00 Telazko boltsa apaintzeko tailerra teknika ezberdinekin.
18:30 Bingo Musikatua, nor izango da aurtengo irabazlea?
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardoa igandeko ajea baretzeko.
Urriak 10, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa. Gosearekin etorri!
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, apar festa.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak.
18:00 Erraldoi eta buruhandien irteera, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Musikaz girotutako poteoa parranda giroan sartzeko.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena emateko Instagramera idatzi.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Bide Batez, Dj Hidalgo.
Urriak 11, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Herri kirol erakustaldia.
18:00 Txosna irekiera.
19:00 Denak dantzan jartzeko Arranopola txaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Mirua, Trikidantz.
03:00 Eliza Zaharrean: Dj Jotatxo.
08:00 Errefus bilketa gaupaseroentzat.
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.