Aginagako jaiak 2025

Lehia giro bizia, festen hasiera borobiltzeko ere

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 4a, 08:50

Hasi bezala borobildu dute Aginagako jaietako lehen eguna; lehia bizian. Herri kirolen bueltan neurtzen hasi dute ostiral arratsaldea; iluntzea, tokan puntu gehien egiteko ahaleginarekin borobildu dute.

Lehia biziz ekin diete aurtengo Aginagako jaiei. Herri kiroletan indarrak neurtzen hasi eta tokan amaitu dute ostiral iluntzeko lehen jaieguna. Punteria fineko lehiakideak batu ditu hitzorduak. Eta ez zuten erronka makala; distantzia handi samarretik egin behar izan dituzte jaurtiketak. Baina halere, baita bete-betean asmatu ere batek baino gehiagok.