Aginagako jaiak 2025

Jan-edana oparo San Praixkuen hasieran, tokiko produktuekin

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 4a, 09:05

Festa giroa gogotik asetu dute Aginagan ostiral honetako, urriaren 3ko jaien hasieran. Auzolanean prestatu eta zerbitzaturiko tokiko produktuen eskutik, bapo jan eta edan ahal izan dute jaietako plazara joandakoek.

Zer litzateke festa giroa, jan-edanik gabe? Jaien irrika ere ase beharra izaten da, eta gogotik aritu dira horri erantzuten Aginagako jaietan. Auzolanean jo eta su aritu dira ostiral honetan, urriaren 3an, sukaldatze eta zerbitzatze lanetan.

Tokiko produktu bi baliatu dituzte, bertan zirenen festen egarria eta gosea arintzeko; sardinak batetik, eta sagardoa, Urdairakoa, bigarrenik. Esker onez eta eskuzabalik egin diote harrera afari-merienda zerbitzu horri.