Iaz ere festen hasierara eraman zuten hitzordu hau eta aurten, irudi bera errepikatu da. Dantza batean jarri dituzte festak eta festazaleak, San Praixkuen lehen orduetan. Jon Ostolaza herrikidea eta Andoni Larrañaga aritu dira dantza giroa pizten Aginagan. Baita lortu ere, jendea dantzara gonbidatzea. Eta, a zer nolako dantzarako trebetasuna erakutsi duten.
Nekaezinak eta iaioak denak. Belaunaldi ezberdinetako herrikide eta bisitariak batu ditu San Praixkuen hasierako erromeriak. Dantza giroa ez da amaituko, ziur, jaiak amaitu arte.