Usain ezin gozoagoa zerion Aginagari igande iluntze honetan ere. San Praixkuen lehen asteburua borobiltzeko, jan-edanaz oparo gozatu ahal izan dute bertara joandakoek. Auzolanean prestatu eta jaki goxo askoak zerbitzatu dituzte. Irentsitakoari bultzada emateko, berriz, bertako sagardo goxoa eskaini dute.
Hitzordua, gainera, bingo musikatuan parte harturiko lagunek girotu dute. Bertako musikak eta gastronomiak bat egin dute, beraz, Aginagako jaietako lehen asteburuaren amaieran.