Muslari onenak Aginagan ditugu. Bertako jaietako txapela etxean geratu da aurtengoan. Segidan dituzue iruditan. Izan ere, 28 bikote lehiatu dira, igande honetako, urriaren 5eko lehian. Arratsaldeko 16:00etan hasitako ekimenak hiru bat ordu iraun du, finala jokatu eta sari banaketa egin arte.
Aipatu moduan, jokaldi onena egin duten lau bikote saritu dituzte txapela, kopa eta jaki gehiagorekin. Segidan dituzue:
Aginagako jaietako mus txapelketa: sailkapena
1-Maria Angeles-Joxe Juan
2-Antton-Iñaki
3-Nerea-Agustin
4-Ander-Gaizka