Aginagako jaiak

Euskal abestiekin bingo eta sariak San Praixkuetan

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 5a, 21:31

Euskal abesti ezagunen laguntzaz, bingo musikatua ospatu dute igande honetan, urriaren 5ean, Aginagako jaien baitan.

Euskal musikak sariak ekarri ditu gaurkoan Aginagako jaietara. Igande honetan, urriaren 5ean, bingo musikatua egin dute Eliza Zaharrean. Belaunaldi ezberdinetako hainbat lagun bildu ditu jolasa eta musika uztartu dituen hitzorduak. Euskal abesti ezagunak zeintzuk ziren asmatu eta eskuartean zuten papertxoan ageri zitzaizkien kanta horien izenburuak seinalatzen joan behar zuten parte hartzaileek.

Denak asmatzen lehenengoentzat hainbat sari, hainbat mahai-joko oparitu ditu jai batzordeak. Eta emanaldian zehar, jolasean soilik ez, kantu ezagunak abesten aritu dira, oholtza gainean ekitaldia girotzen aritu den musikari taldearekin batera.