Iragan asteburu mugituaren osteko atsedenaldiaren ondotik, indarberritu eta jostalari itzuli dira Aginagako festak ostiral goiz honetan, urriaren 10ean. Belaunaldi gazteena izango du protagonista ostiral honek San Praixkuetan. Izan ere, gaurkoan jai dute Aginagako eskolan.
Ekintza erakargarriez betetako egunpasa osatu die jai batzordeak. Egunari jolasean eta sortzen ekin diote frontoian, ondoko irudiotan ikus dezakezuenez. Oreka, azkartasuna eta talde lana gailendu dira, elkarrekin jolastea sustatu duten proposamenetan.
Datozen orduotan, puzgarriak izango dituzte, txokolate jan ederra edota estreinakoz, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa bisitan izango dute Aginagan.
Aginagako jaiak
Urriak 10, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa. Gosearekin etorri!
16:00 Puzgarriak.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, apar festa.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak.
18:00 Erraldoi eta buruhandien irteera, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Musikaz girotutako poteoa parranda giroan sartzeko.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena emateko Instagramera idatzi.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Bide Batez, Dj Hidalgo.
Urriak 11, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Herri kirol erakustaldia.
18:00 Txosna irekiera.
19:00 Denak dantzan jartzeko Arranopola txaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Mirua, Trikidantz.
03:00 Eliza Zaharrean: Dj Jotatxo.
08:00 Errefus bilketa gaupaseroentzat.
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
