Jaien ondotik, Kalakan eta Berçaits Anaiak Aginagan

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 11a, 11:00

Urriaren 19an emanaldia eskainiko dute Aginagako Eliza Zaharrean.

Kalakan musika taldekoak bueltan datoz Aginagara. Duela hiru urte, 2022ko azaroan goraino bete zuten Eliza Zaharra. Hiru urte geroago, San Praixkuak igaro berritan itzuliko dira toki berera; oraingo honetan, ordea, Berçaits anaiekin.

“Ahotsez” izeneko emanaldia eskainiko dute urriaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. “Proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da”; zehazkiago esanda, “4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute gurekin”. Sarrerak 12 eurotan eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataformaren bidez.

“Elgarrekin, musikak identitatearen eta memoria kolektiboaren ibilgailu gisa duen indarra goraipatzen dute, belaunaldiak batuz kantu horien oihartzunen bidez. Hemen, ez da bakarrik kantatzea. AHOTSEZ funtsezkoan murgiltzea da: ahotsa, bibrazioa eta emozioen transmisioa. Gertuko bat edo gehiagorengandik jaso zuten kultura honenganako maitasunaren adierazpena ere bada, bizirik mantendu eta errespetuz eta esker onez transmititu nahian”.