Aginagako jaiak 2025

Aizkora eta harri erakustaldiak izan dira Aginagan

Asier Gonzalez de San Pedro 2025eko urriaren 11

Bi talderen arteko lehian izan da Aginagako jaietan. Lehen taldean Ainitze Zumeta eta Xabat Olaizola harria altxatzen eta Xabier Zaldua aizkoran ibili dira; bigarrenean, Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra" harria altxatzen eta Julen Gabirondo aizkoran. Azken horiek izan dira goizeko irabazleak.