Aginaga biziberritzeko urrats garrantzitsua eman dute herri kooperatibak eta Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 1a

Herri Kooperatibak eta Usurbilgo Udalak hitzarmen bidez adostu dute Aginaga biziberritzeko proiektu komunitarioa. Hitzarmenean jasotakoaren arabera, "Udalak Aginagan dituen bi ekipamendu lagako dizkio herri kooperatibari: Eliza Zaharra eta Arrate ostatua". Atzoko sinadura ekitaldia aprobetxatuz, Arrate ostatu eraberritua inauguratu zuten. Taberna, denda eta jantoki funtzioak beteko ditu aurrerantzean.