"Behin San Praixku jaiak pasata, Eliza Zaharreko fatxada zein kanpandorreko filtrazioak konpontzeko konpromisoa hartu genuen. Eta hitza betetzeko asmoz, lehenbailehen hasiko gara lan horiekin”. Arrateko lanak bukatzea zen lehen helburua, behin zabalduta, filtrazioekin amaitzeko konponketekin hasiko da Usurbilgo Udala. Iratxe Begiristain zinegotziak azaldu zuenez, “beste 20.000 mila euro aurreikusi dira filtrazio horiek konpontzeko".
Jarraipen batzorde bat osatu da
Arrate ostatu berrituaren inaugurazioan, Aginagako herri kooperatiba eta Udalaren arteko hitzarmena sinatu zen. Sinadura ekitaldiaren aurretik, akordioaren nondik norakoak azaldu zituzten. Bideo honetan dituzue hainbat argibide.
Aritz Aranburu herri kooperatibako kideak aditzera eman zuenez, jarraipen batzorde bat osatu da bi aldeen artean. “Sei hilabetero, Udala eta kooperatibaren artean batzar bat egingo da, kontrol ekonomiko bat emateko. Babes zuzen bat izan dugu udalaren aldetik, eta hitzarmenak irauten duen bitartean, urtero berrikusiko da zenbateko kontribuzioa egingo diguten”.