Ur mozketa Aginagan asteartean

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 19a

Astearte honetan, urtarrilaren 20an, Aginagan ur horniduran etenaldia izango dela ohartarazi du Usurbilgo Udalak.

Usurbilgo Udalak egunotan zabaldutako ohar baten berri segidan. Izan ere, ur horniduran etenaldia izango dela jakinarazi du. Egun eta zonalde zehatz batean izango dela aurreratua du. Astearte honetan, urtarrilaren 20an izango da aipatu ur mozketa Aginaga osoan, "Txokoaldeko zubitik aurrera", Udaletik zehaztu dutenez.

Ur horniduran izango den etenaldi hori, "Udalak ur-sarean egin beharreko lanek" eragingo dute. Etenaldia astearte goizean, hilaren 20an izango da, hiru ordu eta erdiz; 9:00etan hasi eta eguerdiko 12:30ak arte luzatuko da ur mozketa. "Barkatu eragozpenak", jakinarazi die Udalak mozketak eragingo dien herrikideei.