Ostiral mehe den honetan, Aginagako eskola txikiak inauteriak ospatu ditu. Euskal inauteriak hartu dituzte oinarri aginagarrek eta Euskal Herriko probintzietan ezagunak diren pertsonaiak irudikatu dituzte.
Hauek izan dira ikasleak mozorrotu diren pertsonaietako batzuk: Unanuko Mamuxarroak; Lantzeko Mielotxin; Mundakako Atorrak eta Lamiak; Zuberoako Zamaltzain pertsonaia; Ituren eta Zubietako joaldunak, besteak beste.
Joaldunen etorrerarekin abiatu dute ikuskizuna, Zubietan eta Iturenen egin ohi duten legez, eskolatik frontoirakoa bidea. Aipatutako pertsonaiak aurkeztu ditu talde bakoitzak, eta bukaeran, ikusleak eta ikasleak elkarrekin euskal dantzan aritu dira inauteriei ongi etorria emateko, eta eguraldi txarrari aurre egiteko.