Eñaut Elorrietaren kontzertuaren ondotik, erromeria eta bertso-afaria Aginagan

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 23a

Aginagako Eliza Zaharra Elkarguneak otsailaren 28rako antolaturiko bertso-afarirako sarrerak salgai dituzue.

Otsaila amaiera musikatua izango du Aginagak. Hasteko, igande honetan, otsailaren 22an, Eñaut Elorrietak bere Ateosteko Biraren baitako kontzertua eskaini du Aginagako Eliza Zaharrean. "Fantasia" diskoaren osteko eta hurrengo lana ondu arteko zikloko saioaz gozatu ahal izan dute Aginagan. Sarrerak aurreko asteetan agortarazi zituen hitzordu horrek.

Kontzertuaren ondotik, bigarren asteburu musikatua biziko dute Eliza Zaharrean. Izan ere, larunbat honetarako, otsailaren 28rako erromeria iragarri dute lehenik, eta bertso-afaria gero. Adi, erromerirako sarrera doakoa izango den arren, bertso-afarikoa ordaindu beharko da. Sarrerok Arrate Ostatuan nahiz usurbilkultura.eus plataforman dituzue salgai.

Erromeria eta bertso-afaria Aginagan
Otsailak 28, larunbata
Aginagako Eliza Zaharrean:
18:00 Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin giroa berotzeko. Sarrera, doan.
21:00 Bertso-afari ederra eta hiru bertsolari handi kantuan: Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Ibai Esoain.
Menua: iberikoak, patea, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrilan, Eceizako pasteltxoak, kafea eta kopa.
Sarrera: 30 euro. Arrate Ostatuan eta usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.

 
Erlazionatuak