Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea zabalik eta ezinhobeto girotu dute igaro den larunbat honetan, otsailaren 28an. Ordu askotako festa giroa izan dute eraikin honen baitan; lehenbizi, Ostolazaren eta Larrañagaren eskutik, erromeria giroa nagusitu zen. Gogotik egin zuten dantza, bertara joandakoek.
Afalaurre girotua izan zuten modu horretan; afalordua eta afalostea ere bai. Izan ere, bertso-afaria egin zuten gero, Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Ibai Esoain aritu zen gai-jartzaile lanetan.