Lehiatokia izango dugu 32. aldiz Oria ibaia datorren asteburuan. Izan ere, Oriaren Traineru Jaitsiera egingo da.
Larunbatean, martxoaren 7an jokatuko da Aginaga eta Orio ibai bidez lotzen dituen proba. Inguruotako nahiz Mediterraneo aldeko taldeak bateratu ohi ditu hitzorduak. Bi modalitateetan jokatuko da. Mapiletik abiaturiko 6.000 metroko proban lehiatuko dira hainbat talde. Gainerakoak, Sarikolan hasitako lau kilometrokoan. Hilaren 7an, arratsaldeko 16:30etan hasiko den hitzorduko bi lehia saioek Orio izango dute helmuga.
Antolatzaileek, Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi duenez, jada itxita dago parte hartzaileentzako izen-emateko epealdia. Llagutak, traineru inklusiboak, jubenilak, beteranoak, emakumezko zein gizonezko absolutuen parte hartzea iragarri dute beste urte batez.
Oriaren 32. Traineru Jaitsiera
Eguna: martxoak 7, larunbata
Ordua: 16:30.
Tokia: Aginagako Mapil eta Sarikola.
