80 ontzi lehiatuko dira Oriaren 32. Traineru Jaitsieran

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 6a

Arraun festa larunbat honetan, martxoaren 7an, errioan barrena. Oriaren 32. Traineru Jaitsiera jokatuko da Aginagatik hasita, larunbat arratsaldeko 16:30etan.

Traineruen festa larunbat honetan, martxoaren 7an, Orian. Bertako 32. jaitsiera antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak. Ohi bezala, Aginaga izango du abiapuntu hitzordu beterano honek. Izan ere, bi modalitateetan jokatzen da. Traineru batzuk lau kilometroko proban parte hartzen dute Sarikolatik eta gainerakoek 6 kilometrokoan, Mapiletik abiatuta. Denek Orio izango dute helmuga.

Edizio honetan, laurogei ontziek parte hartuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Traineru bakoitza banaka abiatuko dira Aginagatik. Lehenengoa, larunbat arratsaldeko 16:30etan, azkena arratsaldeko 18:30etan. Laurogei ontzitik 61 Sarikolatik abiatuko dira, 4 kilometroko proban parte hartuko dute, 16:30etan hasi eta 18:00ak pasatxora arte. Bi traineru inklusibo, Mediterraneo aldetik iritsitako 12 llagut-ak, jubenilen trainerua, beteranoen mailako 34 ontzi eta emakumeen absolutu mailako beste 12 izango dira tarte horretan Orian behera abiatuko direnak Aginagatik Oriorantz.

Azkenik, 18:10 ingurutik 18:30ak aldera arte, Mapiletik abiatuko dira gainerako gizonezkoen absolutu mailako 19 traineruak.

Aipatzekoa; parte hartzaileen erdia baino gehiago (80tik 44) Euskal Herritik kanpokoak izango dira. "Girona, Bartzelona, Tarragona, Gandia, Malaga, Pontevedra, A Coruña edota Santander aldetik etorritako parte hartzaileak erakarriko ditu Oriaren 32. Traineru Jaitsierak. 

Gutxitan ikusi ohi den arraun festa errioan barrena, larunbat honetan, martxoaren 7an.



Oriaren 32. Traineru Jaitsiera
Eguna: martxoak 7, larunbata.
Ordua: 16:30.
Abiapuntua: Aginaga (Mapil/Sarikola).
Helmuga: Orio.
Partaideak (guztira, 80 ontzi, 44 Euskal Herritik kanpokoak):
-Inklusiboak: 2.
-Mediterraneoko ontziak: 12.
-Jubenil-mistoak: 1.
-Beteranoak: 34.
-Emakume absolutuak: 12.
-Gizonezko absolutuak: 19.
Antolatzailea: Orio Arraunketa Elkartea.