Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa Aginagan

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

Informazio iturri ezberdinen arabera, angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa egiten ari dira astearte honetan, Aginagan.

Guardia Zibila, Frantziako polizia eta Europol lankidetzan jarri dituen polizia operazioa egiten ari dira astearte honetan, martxoaren 10ean Aginagan.

Angulen legez kanpoko trafikoaren kontrako operazioa egiten ari dira, zenbait informazio iturriren arabera. Zenbait iturriren arabera, bi enpresa eta etxebizitza bat miatu dituzte azken orduotan. Enpresa horietako batetik, angulen zenbait erretilu hartu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek. Zabalik da oraingoz, aipatu polizia operazioa.

Horiek zenbait hedabideek emandako xehetasunak. Momentuz, polizia operazioa sustatu dutenek ez dute informaziorik plazaratu.